Gizartea -
Asmaren Nazioarteko Eguna
Asmak euskal herritarren % 3,5i eragiten die
Eskolara ez joateko lehen arrazoia da eta lanera ez joatekoen artean, laugarrena; urtetik urtera gorantz doazen datuak dira hauek. Gaurkoa arnasketa gaixotasun honen Nazioarteko Eguna da.
Erredakzioa
Euskal herritarren 3,5ek asma du, kopuru hori % 10era iritsi daiteke haurren artean; gaurko hau gaixotasun horren Nazioarteko Eguna da.
Asma patologia kronikoa da, arnastean arazoak dakartza, baita nekea, eztula eta bularrean zapaltzen ari gaituzten sintoma ere. Bronkioak puztuta daudelako gertatu ohi da, eta, horren ondorioz, inguruko ezaugarrietara oso sentikorrak dira asma duten pertsonak.
Asmaren Eguna urtero maiatzeko lehenengo asteartean ospatzen da, 1998az geroztik, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez.
Egun honen leloa aurten 'Zeure asma kontrola dezakezu' da, honen bitartez herritarrak gaixotasun honek dituen ondorioez kontzientziatu nahi ditu, eta kontrolpean izateko aukera nabarmendu nahi du, bizitza osasuntsu bat eramanda.
Eskolara ez joateko lehen arrazoia da eta lanera ez joatekoen artean, laugarrena; urtetik urtera gorantz doazen datuak dira hauek.