Gizartea -

89 urteko emakumea

Emakume bat zauritu da kea arnasteagatik Bilboko sute batean

Emakume bat Basurtuko ospitalera eraman behar izan dute kea arnasteagatik eta etxebizitza hustu egin dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

89 urteko emakume bat zauritu da Bilbon, erabiltzen ez den lonja batean piztu den sute batengatik.

23:25ean piztu da sua, Bilboko Ollerietabarrena kaleko lonja batean, bi solairuko eraikin batean, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Sutearen ondorioz, beheko solairuko bizilagun bat Basurtuko ospitalera eraman behar izan dute kea arnasteagatik eta eraikineko bizilagunak etxetik atera dituzte, hala ere, gauerdian, etxera bueltatu ahal izan dira

Sua piztu den tokira suhiltzaileak eta Ertzaintza joan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea