Gizartea -

Madril eta Bartzelona

Ryanairrek lur hartu du Loiun

Maiatzaren eta ekainaren amaieran bidaiatu ahal izateko eskaintza bat jarri dute martxan, astelehenetik ostegunera 10,99 eurotan bidaiatzeko.

Ryanair Loiuko airportuan dago jada. EITB
Ryanair Loiuko airportuan dago jada. EITB
Ryanair Loiuko airportuan dago jada. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ryanair Loiuko aireportuan dago jada eta Bartzelonatik eta Madriletik lehen hegaldiak iritsi dira.

Egunero bi hiri horietara bi hegaldi aterako dira eta bidaia berriak ospatzeko Ryanairrek eskaintza berezia jarri du martxan. Maiatzaren eta ekainaren amaieran, astelehenetik ostegunera, 10,99 eurotan bidaiatu ahal izango da (joaneko bidaia). Txartel hauek soilik maiatzaren 3ra arte erosi daitezke.

Luis Fernandez-Mellado konpainiako publizitate arduradunak esan du "konexio merke hauekin, bizkaitarrak egunean bertan joan eta etorria egin ahal izango dutela, izan ere, egunero bi hegaldi egongo dira, bat goizez, bestea, ordea, arratsaldez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea