Gizartea -

Istripua Gipuzkoan

Motozale bat larri zauritu da Lezon, furgoneta baten kontra talka eginda

Ezbeharra GI-636 errepidean jazo da 15:10 aldera, Gaintxurizketako biribilgunean, Irungo noranzkoan. Zauritua Donostia Ospitalera eraman dute.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motor-gidari bat larri zauritu da GI-636 errepidean, Lezon (Gipuzkoa), furgoneta baten kontra talka eginda. Ezbeharra Gaintxurizketako biribilgunean jazo da, Irungo noranzkoan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 15:10 aldera gertatu da, eta zauritua Donostia Ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lezo Donostia Ospitalea