Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon batek egindako sexu-erasoa salatu du emakume batek Gasteizen asteburuan
Emakumearen salaketaren arabera, larunbatetik iganderako gauean egin zion eraso gizonezkoak. Ertzaintza kasua ikertzen ari da eta erasotzailearen bila dabil.
Agentziak | Eitb Media
Joan den asteburuan Gasteizen emakume batek salatutako sexu-erasoa ikertzen ari da Ertzaintza, eta gertakarien egilea aurkitzen saiatzen ari da.
Segurtasun sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak igandean, hilak 10ean izan zuen gertakarien berri, emakumea salaketa jartzera joan zenean. Gertaerak, baina, aurreko gauean jazo ziren, larunbat gauean.
Udaltzainek Txagorritxuko Ospitalera eraman zuten emakumea, azterketa egin ziezaioten eta txosten medikoa epaitegian da jada.
Ertzaintzak zabalik du ikerketa baina ez du, oraingoz, ustezko erasotzailea identifikatzerik lortu.