Gizartea -
'Gure eguneroko pozoia'
Jaten dugun 'pozoia' azaltzen du kazetari fratses batek liburu batean
Arautze agentziek, "egunero jan daitekeen onargarria" izeneko arau bat egin zuten, hau da, "egunero, gaixotu gabe, har dezakegun pozoi kimikoaren dosia".
Erredakzioa
"Elika-katea kutsatuta dago", dio Marie-Monique Robin kazetariak, argitaratu berri duen Gure eguneroko pozoia liburuan. Gure platerera iristen diren substantzia kimikoaz jardun da eta gure elikaduran dauden molekula kimikoak aztertzen ditu. Asian, Ipar Amerikan eta Europan egindako ikerketek berresten dute kazetari honen azken lana eta Bigarren Mundu Gerratik, milaka molekula kimikok gure elikadura hartu dutela azaltzen du.
Arautze agentziek "egunero jan daitekeen onargarria" izeneko arau bat egin zuten, hau da, "egunero, gaixotu gabe, har dezakegun pozoi kimikoaren dosia" zehaztu. Baina iruzurra da, horren esanetan; izan ere, "arauak, kontsumitzaileak babestu beharrean, fabrikatzaileak babesten ditu".
"Inbasio" horrek gure gorputzari nola eragiten dion azaltzeko, Robinek "aztoratzaile endokrinoak" aipatu ditu. Sintesi hormona horiek "dosi infinitesimaletan" jokatzeko ahalmena dute eta enbrioiei eta fetuei kalte handia egiten die, horren arabera. Kazetariaren arabera, "ez da dosia pozoia egiten duena, horien eraginpean emandako denborak baizik". Kazetariaren arabera, "ez da dosia pozoia egiten duena, esposizio unea baizik".
"Minbizia epidemia ez du biztanleen zahartzeak eragin. Adin guztietako pertsonei eragiten die; gazteei zein helduei", adierazi du. Azken 30 urteotan, minbiziaren indizea % 40 baino gehiago hazi da, eta haurren buruko tumoreak % 2 areagotu. Gainerako herri garatuetan ere, liburuan jaso dutenez, arazo neurologikoak (parkinsona, alzheimerra...) ugaritu egin dira, baita ugalketa disfuntzioak ere. Egoera horren aurrean, "aztoratzaile endokrinoak" debekatzeko neurriak hartzeko exijitu du, "gure organismoetan oso dosi baxuan eragiteko duten ahalmenagatik".