Gizartea -

Gertakizuna

Bi edukiontzik eta auto batek su hartu dute Bilbon

Oraindik ez dago argi zerk eragin duen sua. Maurice Ravel kalean jazo da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi edukiontzik eta auto batek su hartu dute gaur goizaldean Bilbon, Maurice Ravel kalean.

Sua edukiontzi batean piztu da, eta ondoren beste batera eta auto batera hedatu da.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez, oraindik ez dakite zerk eragin duen sutea.

Sugarrak 01:00etan piztu dira, aipatu kaleko 12. zenbakiaren parean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea