Gizartea -

Murtzia

Guraso batzuk atxilotuta, semeari ustez hankak hausteagatik

Umeak (15 hilabetekoa) erredurak eta kolpeak zituen medikuek artatu zutenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak guraso batzuk atxilotu ditu Murtzian, 15 hilabeteko semeari tratu txarrak ematea egotzita.

Astelehenean, amak ospitalera eraman zuen semea eta, bertan, medikuek egiaztatu zuten erredurak eta kolpeak zituela, eta bi hankak eta beso bat hautsita zituela. Ondoren, umearen aita ere bertaratu zen zentrora.

Umea larrialdi zerbitzuetan ospitaleratu zuten, eta ondoren medikuek Espainiako Poliziari deitu zioten.

Agenteek atxilotu egin zituzten gurasoak, eta gaur epailearenera eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea