Gizartea -
Iragarpena
Ipar-mendabaldeko haizeak hodeiak eta hezetasuna ekarriko ditu
Tenperaturek gora egingo dute astea hastearekin batera, baina fronte bat iritsiko zaigu eta eguraldia kaskartu egingo da asteartetik aurrera.
Erredakzioa
Euskalmeten arabera, igandean haizea ipar-mendebaldetik ibiliko da, hezetasuna areagotuz eta itsasaldetik hodeiak sartuz. Ondorioz, zeruan hodei guneak nagusituko dira, Kantauri isurialdean pilatuko dira batez ere eta bertan han-hemenka euri txikia egingo du. Hegoaldean, zerua txukunago agertuko den arren, arratsalde partean zaparradaren bat edo beste bota dezake.
Tenperaturek gora egingo dute astea hastearekin batera. Haizea ahul baino hego-ukituarekin ibiliko da eta goxotasuna ipiniko du berriro ere, 20 gradura gerturatuko dira eguneko beroenak. Udaberriko eguraldiarekin hasiko dugu astea, egunaren lehenengo zatian hodeiak eta urdin guneak tartekatuko dira eta arratsaldean bero-hodeiak eta baliteke han-hemenka zaparradaren bat edo beste botatzea.
Asteartean tenperaturak gora igoko dira, baina eguraldia kaskartuz joango da. Mendebaldetik iritsiko zaigun fronte bati loturiko hodeiekin, zerua goibelduz joango da egunean zehar eta zaparradak botatzeko aukera areagotuz joango da egunak aurrera egin ahala. Eguneko beroenak 23-24 graduren bueltan kokatuko dira.