Gizartea -
Adriano operazioa
18 lagun atxilotu dituzte haurren pornografiaren aurkako operazioan
Haurrak, batzuk lau urtekoak, eraso sexualen biktimak ziren. Adingabekoak galbideratzea egozten diete atxilotuei.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak 18 lagun atxilotu eta beste 17 inputatu ditu haurren pornografiaren aurkako operazioan. Atzeman duten materialean, sexu erasoen biktimak izan diren haurrak azaltzen dira, horien artean, lau urteko umeak.
Adriano operazioa hilabeteetan zehar egindako lana da eta Europolek emandako software zehatz bati esker desegin dute sarea.
Ikerketarekin 99 pertsona antzeman zituzten material pornografikoa eduki eta partekatzeagatik. Geolokalizazio aplikazioekin ia erkidego guztietan antzeman dituzte materiala erabiltzen zuten susmagarriak, ondorioz, erkidegoetako Polizia Buruzagitzei abisua eman zieten.
Denera 32 etxebizitza miatu dituzte eta azkenean, 18 lagun atxilotu eta beste 17 inputatu dituzte hainbat hilabeteetan zehar egindako operazio honetan. Prostituzio eta adingabekoak galbideratze delituak egozten dizkiete axtilotuei.