Gizartea -

Ahobatezko erabakia

Historiaren Akademiak Francoren biografia alternatiboa egingo du

Aurreko argitalpenak polemika handia sortu zuen, Francok "erregimen autoritarioa, baina ez totalitarioa" ezarri zuela esaten zuen, eta ez zituen diktadore eta diktadura hitzak erabiltzen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Historiaren Akademiako bilkurak ahobetez onartu du Espaniako Hiztegi Biografikoa azken hilabeteetan aztertu duen txostena. Ondorioen artean hamar biografia osagarri egiteko enkargua dago, tartean Francisco Francorena.

Akademiaren arabera, biografía osagarriak gehigarri batean joango dira, dagoeneko argitaratu diren 25 aleei atxikita. Gehigarri horietan batzordeak onartutako hobekuntzak sartuko dituzte, Gerra Zibilarekin lotutako izendapenen homologazioarekin batera.

2011ko maiatzaren amaieran Hiztegi Biografikoaren 25 aleen argitaratzeak polemika piztu zuen. Hiztegiak garai guztietako pertsona ezagunen 40.000 biografia biltzen zituen, eta polemikoenen artean Francorena izan zen, Luis Suarez historialariak egindakoa.

Akademiko horrek zioen, besteak beste, "Generalisimo"ak "erregimen autoritarioa" sortu zuela, "baina ez totalitarioa". Horrez gain, ez zituen diktadore eta diktadura hitzak behin ere ez erabiltzen.

Etengabeko berrikusketa

Akademiak azpimarratu egin du "biografiak idazleen erantzukizuna direla" eta erakundeak ez dituela zuzendu nahi izan "nahiz eta batzuetan edukien inguruan eztabaidak sortu".

Hiztegiaren berrikusketa etengabe egingo dute edukiak hobetzeko. Lan hori asko erraztuko da Hitzegia Interneten jartzen dutenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea