Gizartea -
16:55ean hasi da
Sutea izan da Laudioko Tubacexen, eta zenbait denda hustu dituzte
Langileak ere kalera atera dituzte, eta suhiltzaile batek zauriak izan ditu, baina arinak. Enpresaren arabera, kalteak egon arren, ohiko jarduerarekin jarraitu ahal izango dute.
Erredakzioa
Sutea larunbat arratsaldean izan da Laudioko Tubacex enpresan eta sortutako ke handiak inguruko zenbait denda hustea ekarri du, Ertzaintzak aditzera emandakoaren arabera.
Sua 16:55ean antzeman dute desugertzea egiten dute pabilioi bateko dorrean. Bertan azido bainu batez egiten diren hodietako zikinkeriak garbitzen dira.
Langileak ere kalera atera dituzte, eta suhiltzaile batek zauriak izan ditu, baina arinak. Enpresaren arabera, kateak egon arren, ohiko jarduerarekin jarraitu ahal izango dute.
Husteak
Sugarrek eragindako ke handia Laudio osoan ikusi dute, eta Ertzaintzak eta Udaltzaingoak enpresatik gertu dagoen supermerkatu bat, zenbait denda eta gasolindegia hustu dituzte.
19:00etarako suhiltzaileek sutea kontrolpean zuten eta polizia-lerroa kendu dute.