Gizartea -

GERTAERAK

Gazte bat larri zauritu da Getxon, hainbat pertsonen arteko borroka batean

Arma zuriz egindako erasoa izan da. Oraingoz ez da atxiloketarik izan, baina Segurtasun Sailak gertaeren egileak bilatzen jarraitzen du.

Gurutzetako ospitalea. Argazkia: EFE.
Gurutzetako ospitalea. Argazkia: EFE.
Gurutzetako ospitalea. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazte bat larri zauritu da bizkarrean hainbat ebaki jasan ondoren, hainbat pertsonaren arteko borroka batean. Ezbeharra goizeko 04:00etan izan da, Getxoko Romo auzoan.

Biktima Gurutzetako ospitalera eraman dute, zauri larriekin.

Oraingoz, ez da atxiloketarik izan, baina Segurtasun Saila gertaeren egileak bilatzen ari da, eta ikerketa martxan jarri dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal hiriburuak Getxo Bizkaiko albisteak EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gazteak albisteak