Gizartea -
Hiru atxilotu
Lapurtutako 24 estolda tapa atzeman dituzte furgoneta batean, Bilbon
Hiru gazte estoldak hartu eta furgoneta batean sartzen ari zirela ikusi zuten Deustuko Kanaleko bizilagunek eta udaltzainei ohartarazi zieten.
Erredakzioa
24 eta 26 urte bitarteko atzerriko hiru gazte atxilotu dituzte Bilbon, furgonetan batean, ustez lapurtutako 24 estolda tapa eramateagatik.
Deustuko Kanaleko bizilagunek abisua eman zieten udaltzainei, izan ere, hiru gazte, estolda tapak hartu eta furgoneta txuri batera sartzen ari ziren.
Udaltzainak bertara joan, baina ezin izan zuten ibilgailua topatu. Ordu erdi beranduago, beste patruila batek, Olabeaga aldapan ezaugarri berak zituen furgoneta bat ikusi zuten.
Ibilgailuaren atzeko aldea oso baxu zeramaten eta gehiegizko pisua zutelakoan, ibilgailua geldiarazi zuten. Orduan, 24 estolda tapa atzeman eta hiru gazteak atxilotu egin zituzten.