Gizartea -

Gertakariak

Abenduan desagertutako herritar batena izan daitekeen hilotz bat topatu dute Ega Ibaian, Lizarran

Foruzaingoak eta Errioxako Guardia Zibilaren GEAS urpekarien unitateko kideek Lizarratik behera kilometro bat ingurura topatu dute gorpua. Iruñeko Medikuntza Institutura eraman dute, identifikatzera.

O. P. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak eta Errioxako Guardia Zibilaren GEAS urpekarien unitateko kideek gizonezko baten gorpua topatu dute gaur eguerdian Ega ibaian. 

Goizeko 11ak aldera herritar batek jo du abisua eta Lizarratik behera kilometro ingurura topatu dute, azkenean, hilotza. 

Lehen peskizen arabera, iazko abenduan desagertutako Franciso Javier Torralba, 42 urteko Lizarrako bizilaguna izan daiteke hildakoa.

Iruñeko Medikuntza Institutura eraman dute gorpua, identifikatzeko beharrezko frogak egitera. 

Abenduan desagertu zenetik, hainbat hilabete jardun ziren Torralbaren bila Ega ibaian eta Lizarrerrian. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Desagertutako pertsonak Lizarra azken ordukoa Foruzaingoaren albisteak Ibaiak