Gizartea -

Aitorpenak

Lady Gaga: 'Droga nire laguna zen. Hutsune bat betetzeko modua zen'

Abeslariak telebista-saio batean azaldu duenez, kokainarekiko mendekotasuna zuen. Hala ere, garaiz konturatu zela eta esfortzu handiarekin arazoa gainditu zuela esan du Gagak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lady Gagak ez du beldurrik izan bere bizitzako garairik ilunari buruz hitz egiteko. "Droga nire laguna zen. Ez zitzaidan beste pertsona batzuekin gertatzen. Hutsune bat betetzeko modua zen, baina bakardadea handitzeko besterik ez du balio, ez da erreala", azaldu du Lady Gagak pairatu zuen kokainarekiko mendekotasunari buruz. Abeslaria Amanda de Cadenet aurkezlearen "The Conversation" saioan izan da, eta elkarrizketa osoa datorren astean eskainiko dute.

 

Zorionez, Lady Gaga garaiz konturatu zen eta, esfortzu handiarekin, arazoari aurre egitea lortu zuen. Telebistako saioan azaldu duenez, egun batean esnatu eta bere buruari esan zion: "Zu ez zara artista bat. Artista bat izango bazina, musikan buru-belarri arituko zinateke, eta ez zenuke hauts zuri honetan dirurik gastatuko".

9 urte zituenean oso deprimituta zegoen eta horregatik erabaki zuen musikaria izatea. Horregatik, ikasketak utzi zituen eta ez zuen gurasoen diru-laguntzarik onartu. Gaur egun, munduko artistarik ospetsuenetako bat izatea lortu du.

Taylor Kinneyrekin harremana amaitu ostean, ibilbide berria hasi du abeslariak, baina, oraingoz, proiektu mordoa du esku artean eta ez du mutil-laguna izateko astirik, Gagak berak azaldu duenez.

Lady Gagak ez du beldurrik izan bere bizitzako garairik ilunari buruz hitz egiteko. "Droga nire laguna zen. Ez zitzaidan beste pertsona batzuekin gertatzen. Hutsune bat betetzeko modua zen, baina bakardadea handitzeko besterik ez du balio, ez da erreala", azaldu du Lady Gagak pairatu zuen kokainarekiko mendekotasunari buruz. Abeslaria Amanda de Cadenet aurkezlearen "The Conversation" saioan izan da, eta elkarrizketa osoa datorren astean eskainiko dute.Zorionez, Lady Gaga garaiz konturatu zen eta, esfortzu handiarekin, arazoari aurre egitea lortu zuen. Telebistako saioan azaldu duenez, egun batean esnatu eta bere buruari esan zion: "Zu ez zara artista bat. Artista bat izango bazina, musikan buru-belarri arituko zinateke, eta ez zenuke hauts zuri honetan dirurik gastatuko".9 urte zituenean oso deprimituta zegoen eta horregatik erabaki zuen musikaria izatea. Horregatik, ikasketak utzi zituen eta ez zuen gurasoen diru-laguntzarik onartu. Gaur egun, munduko artistarik ospetsuenetako bat izatea lortu du.Taylor Kinneyrekin harremana amaitu ostean, ibilbide berria hasi du abeslariak, baina, oraingoz, proiektu mordoa du esku artean eta ez du mutil-laguna izateko astirik, Gagak berak azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea