Gizartea -
Demanda
Ferran Adria auzitara, ustezko maula delitua dela eta
Miquel Horta bazkide ohiaren semeek euren aitak 2005ean jatetxea salerosteko egin zuen kontratua deuseztatzea nahi dute, garai hartan lege-gaitasunik ez zuela argudiatuz.
Erredakzioa
Urriaren amaieran, Miquel Horta Almaraz mezenasaren semeek auzitara eramango dituzte Ferran Adria chefa eta Juli Soler bazkidea, aitari 2005ean El Bulli (Roses, Girona) jatetxearen bere zatia salneurri “barregarrian” erosi ziotela iruditzen baitzaie.
Iturri judizialen arabera, demanda zibila 2008ko ekainean jarri ondoren, Adriaren eta Solerren aurkako epaiketa urriaren 29, 30 eta 31rako jarri dute Bartzelonan lehen auzialdiko 2. epaitegian izan den bistan.
Bi anaiek chefaren kontrako akzio legalak abiatzea erabaki zuten, aitari iruzurra egin ziotela uste zutelako; izan ere, horien arabera, Adriak eta Solerrek errestaurazioko tarteko sozietateen bidez lortutako irabaziak eta jarduera paraleloak ezkutatu zizkioten mezenasari, bere akzioak sal ziezazkien.
Demanda jartzaileek 2005ean egin zen salerosketa deuseztatzea nahi dute; izan ere, horien iritzian, Miquel Hortak ordurako ez zuen lege-gaitasunik, desoreka psikiatrikoa baitzuen, eta akzio horien benetako balioaren inguruan engainatu egin zuten.