Gizartea -
nafarroa
Aske utzi dute Martzillan bikotekide ohiaren mutil-lagunaren autoari su emateagatik atxilotutako foruzaina
Epaileak bikotekide ohiarekiko 1.000 metroko urruntze agindua ezarri dio susmagarriari. Pultsera telematiko baten bidez kontrolatuko dute.
agentziak | eitb media
Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiak aske utzi du ostiral honetan, karguekin, Martzillan bikotekide ohiaren mutil-lagunaren autoari su emateagatik atxilotutako gizona. Suteak inguruko ibilgailuei ere eragin zien.
Epaileak bikotekide ohiarekiko 1.000 metroko urruntze agindua ezarri dio susmagarriari. Pultsera telematiko baten bidez kontrolatuko dute.
Jazarpen eta zirikatze delituak egotzi dizkiote, genero indarkeriaren esparruan ohiko tratu txar psikologikoak, sekretuen aurkikuntza eta jakinaraztea, eta suteak eragindako kalteak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea