Gizartea -

omenaldia donostian

Clara Campoamorren "lorpenak oroitzeko beharra" gogorarazi du Emakumeen Mugimendu Demokratikoak

Elkarte feministak Clara Campoamor omendu du Donostian, bere heriotzaren 50. urteurrenean.

Omenaldia Clara Campoamor plazan, Gipuzkoako hiriburuan. Argazkia: EFE
Omenaldia Clara Campoamor plazan, Gipuzkoako hiriburuan. Argazkia: EFE
Omenaldia Clara Campoamor plazan, Gipuzkoako hiriburuan. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumeen Mugimendu Demokratikoa (EMD) elkarte feministak Clara Campoamor abokatu, politiko eta idazlea omendu du Donostian, emakumeen eskubideen defendatzailea hil zenetik 50 urte bete direnean.

Lore eskaintza baten bitartez egin dute omenaldia, Kontxa Pasealekuan dagoen Campoamorren oroimeneko eskulturaren parean. Bertan, Arantza Gonzalez EMDko bozeramaileak ekintzaile historikoak egindako "lana" aldarrikatu du.

"Clara Campoamorrek, emakumeontzako botoa lortzeaz gain, 1931ko Konstituzio errepublikanoaren lanketan parte hartu zuen. Hari esker, sexuagatik diskriminazio eza, ezkontzatik kanpoko seme-alaben berdintasuna eta dibortzioa jaso zituen testuak", azaldu du Gonzalezek.

Era berean, gogora ekarri du haren prostituzioaren aurkako borroka; "guztiz lekuz kanpo" jotzen baitzuen, "emakumeen esplotazioa" zelako. "Gainera, espainiar Estatua prostituzioaren aurkako eta abolizionista aitortzeko borrokatu zuen", azpimarratu du.

Hori dela eta, "bere borroka eta lorpenak gogoratzeko emakumeon beharra" defendatu du, eta "bizirik jarrai dezaten borrokatzeko beharra, baita berdintasunezko gizarte baten alde ere, emakumeei emakume izateagatik indarkeriarik gabekoa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Euskal herriak Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Feminismoa gaur