Gizartea -
SOS Arrazakeria
Bilboko PP salatu dute, etorkinenganako 'gorrotoa bultzatzea' egotzita
SOS Arrazakeriak Bilboko herritarrak etorkinei "mesede" egiteko "baztertuak" izan direla dioen PPren panfletoan deliturik baden ala ez aztertzeko eskatu dio Fiskaltzari.
Erredakzioa
SOS Arrazakeriak Cristina Ruiz Bilboko Udaleko PPren bozeramailearen kontrako salaketa ipini du Bizkaiko Fiskaltzaren aurrean, 'Lehenengo Bilbokoak. Etxebizitzen bidezko esleipenaren alde' dioen panfletoa banatuta "bazterkeria eta gorrotoa" bultzatzen duen delitua egin izana egozten diote.
SOS Arrazakeriak orri horietan jasotzen diren adierazpenak, Cristina Ruiz Bilboko PPren bozeramaileak sinatuak, edota bere webgunean agertzen direnak, delitua izan daitezkeen ala ez aztertzeko eskatu diote.
SOS Arrazismoaren salaketa "tokiz kanpo" dagoela dio Bilboko Alderdi Popularrak
Salaketa "tokiz kanpo" dagoela esan du Cristina Ruiz Bilboko PPko bozeramaileak eta "aurretik juzgatzen" duela gaineratu du.
Honen harira, "beraiek dira aurretik iritzia ematen ari direnak, pentsatzen dut, Alderdi Popularren inguruko iritziekin, besterik gabe", adierazi du.
"Bilbon, etxebizitzak emateko orain baino sistema justuagoa egiteko" proposamenak egin dituztela adierazi du Ruizek, eta horregatik, popularrek informazioa banatu dutela, "bilbotarrei udal etxebizitzen banaketa nola izatea nahi dugun azaltzeko".