Gizartea -
trafikoa
Bi txirrindulari zauritu dira Zuluetan eta Etxalarren izandako istripuetan
Gizon bat eta emakume bat zauritu dira Nafarroako Etxalar eta Zulueta herrietan, biak ala biak ospitalera eraman behar izan dituztelarik.
agentziak | eitb media
Bi txirrindulari, gizon bat eta emakume bat, zauritu dira larunbat honetan Etxalarren eta Zuluetan izandako bi istriputan, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
Lehen ezbeharra Etxalarren gertatu da, 11:00ak aldera, NA-44500 errepidean, usategietarako igoeran. Bertan, kamioi batek eta txirrindulari batek talka egin dute, eta azken honek makadurak jasan ditu saihetsean eta beso batean. Anbulantzian eraman behar izan dute Irungo Ospitalera, bertan bizi baita zauritutakoa.
Era berean, 13:30ean, Taxoare aldeko Zulueta udalerrian, 35 urteko emakume bat sarbide zaileko gune batean erori da, beso bat hautsi duelarik, zenbait makadura jasateaz gain. Erreskate Teknikorako Taldeko helikoptero bat bertaratu da tokira, eta Zuluetaraino eraman du jarraian. Anbulantzia batek artatu du biktima, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eramateko, Iruñean.