Gizartea -
nafarroa
Parapentelari bat larri zauritu da Urbasa mendilerroan, Iturmendiko baselizarekin talka eginda
Ospitalera eraman dute 47 urteko gizona, politraumatismoekin baina kontziente.
agentziak | eitb media
47 urteko parapentelari bat larri zauritu da, Urbasa mendilerroan hegan ari zela amildu eta Iturmendiko Santa Marina baselizarekin talka eginda, Foru Gobernuak jakinarazi duenez.
Une horretan, pertsonak zeuden baselizan izaten ari zen erromeria batean, eta haiek eman dute istripuaren berri SOS Nafarroako 112 larrialdi zenbakira deituta.
Elizako teilatuan gelditu da gizona, eta Nafarroako Suhiltzaileen Erreskate Teknikorako Taldeak istripua izan eta minutu gutxira jaitsi du zauritua; izan ere, Urbasa aldean zeuden helikopteroarekin, hanka harrapatuta itotzeko zorian zegoen behor bat askatzera joanak baitziren.
Bigarren helikoptero medikalizatu batek eraman du Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, politraumatismoekin baina kontziente.