Gizartea -

Basketball Champions League

Askotariko jarduerak eta Fan Zone berezia Bilbon, Final Four finalerako

12:00etatik aurrera Fan Zone gunearen irekiera, zaleentzat. Gainera, Bilbao Arenan argi eta soinu ikuskizunak eskainiko dituzte. Bilbo da lehiaketan talde ordezkaririk ez duen lehen anfitrioia.

Bilbao Arena. Argazkia: Bilboko Udala.
Bilbao Arena. Argazkia: Bilboko Udala.
Areatzan ireki ditu ateak Basketball Champions Leagueko Lauko Finaleko Fan Zoneak

0:34

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basketball Champions League 2022ko Final Four finala Bilbon jokatuko da, eta Udalak ongi etorria emateko ekitaldiak antolatu ditu. Txapelketa ostiralean eta igandean izango da, 18:00etan eta 17:00etan, hurrenez hurren.

Bilbao Arenan argi eta soinu ikuskizunak eskainiko dituzte, eta partiden aurretik, bertako artistek eta nazioartekoek txapelketa girotuko dute.

Horrez gain, Areatzan Fan Zone bat instalatuko dute. Bertan, askotariko jarduerak antolatuko dituzte, besteak beste 3x3 txapelketak, hirukoen txapelketak, eta jokalari profesionalen bisitak.

Era berean, asteartetik aurrera talde txapeldunari emango zaion trofeoaren erreplika bat egongo da Bilboko turismo bulegoan, Plaza Biribilean.

Aurtengoa Basketball Champions League 2022 ligako Final Four ekitaldiaren seigarren edizioa da, eta Bilbo izango da lehiaketan talde ordezkaririk ez duen lehen anfitrioia. Sarrerak eskuragarri daude oraindik, eta esteka honen bidez eskuratu daitezke.

Finalaurreko partidak

Ostiralean, maiatzaren 6an, 18:00etan izango da lehen finalaurrekoa Hapoel U-NET Holon eta Lenovo Tenerife taldeen artean. Ondoren, 21:00etan jokatuko da bigarren finalaurrekoa, MHP Riesen Ludwigsburgen eta BAXI Manresaren artean.

Igandean, maiatzaren 8an, 17:00etan hasiko da hirugarren posturako partida, eta finala 20:00etan izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Kirolak Saskibaloia emaitzak Bilbo gaur Euskal herriak Bizkaiko albisteak EAE Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak