Gizartea -
Atxiloketa
Gizon bat atxilotu dute Donostian hiru ibilgailutan lapurreta egiteko kristalak apurtzeagatik
44 urteko gizonezkoari Amara auzoko denda batean sartu eta osten saiatzea ere leporatu diote.
EITB Media
Donostiako Udaltzaingoak 44 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Caracasko Erret Konpainia Gipuzkoarraren kalean hiru ibilgailutan lapurreta egiteko kristalak apurtzeagatik.
Donostiako Udalak ohar batean jakinarazi duenez, gizonezkoa autoetako leihoak apurtzen harrapatu zuten agenteek, Amara auzoan. Denda batean sartu eta osten saiatzea ere egotzi diote atxilotutakoari.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea