Gizartea -

Gertakizuna

Gizon bat hilik aurkitu dute Bilbon, hondakinak kudeatzeko zentro batean

Ertzaintzaren arabera, badirudi hilotzak ez duela kriminalitate zantzurik.

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon baten gorpua topatu dute astearte honetan Bilbon, Zabalgarbik hondakinak kudeatzeko duen zentro batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez. Nolanahi ere, badirudi hilotzak ez duela kriminalitate zantzurik.

Zaborrak kudeatzen dituen enpresak 05:15ean topatu du hilotza, eta Ertzaintza ohartarazi du.

Gorpua Auzitegi Mendikuntzako Zerbitzura eraman dute, autopsia egin eta heriotza zerk eragin duen argitzeko.

Bien bitartean, Ertzaintzak ikerketa abiatu du hildakoa identifikatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak