Gizartea -
Arrigorriagan
Emakundek Indusal enpresako genero-diskriminazio salaketa ikertuko du
Arrigorriagako Indusal garbitegi industrialeko ustezko genero-diskriminazioren inguruko salaketak ikertuko ditu Emakundek.
Erredakzioa
Berdintasunaren Defentsa bulegoan txosten bat ireki du Emakundek Arrigorriagako (Bizkaia) Indusal garbitegi industrialeko enpresako ustezko genero-diskriminazio salaketengatik. Emakundeko arduradunek langileak hartu dituzte gaur eta Maria Silvestre erakundeko zuzendaria enpresako zuzendaritzarekin bilduko da datozen egunetan.
Sindikatuen arabera, enpresak 23 langile Espainiako beste lantoki batzuetara eraman nahi ditu, eta "ezkutuko kaleratzea" dela diote.
Gainera, langile horien "leku aldatzea", enpresako sexu ezberdintasunen aurka, 2008an egindako greba batean parte hartzeagatik egiten dutela salatu dute.