Gizartea -

Kongresua Bilbon

Hamar umetik bat ugalketa lagunduaren bidez jaiotzen da Espainian

Ugalketari buruz Bilbon aste honetan egiten ari diren kongresuan, Luis Martinez Navarro medikuak azpimarratu du Espainia dela ugalketa lagundu gehien (180.000 urtean) egiten dituen Europar Batasuneko herrialdea.

Emakume bat haurdun. Argazkia: Pixabay
Emakume bat haurdun. Argazkia: Pixabay
Espainiar estatuan jaiotzen diren umeetatik % 10 ernalkuntza teknika artifizialak erabilita sortzen dira

01:12

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur hasi da Ugalketari buruzko Espainiako Kongresua Bilbon. Lehendabiziko saio honetan, besteak beste, Luis Martinez Navarro medikuak hartu du parte, eta bere hitzartzean azpimarratu duenez, hamar umetik bat ugalketa lagunduaren bidez jaiotzen da Espainian.  

Gauzak horrela, ugalketarako tratamenduak pertsona guztien eskura jartzea beharrezkoa dela iritzi dio.

Horrez gain, jakinarazi du Espainian urtero 180.000 ugalketa egiten direla laguntza bidez: % 70 osasun zerbitzu pribatuan eta % 30 osasun zentro publikoetan.  Horrenbestez, Espainia da ugalketa gehien egiten dituen Europar Batasuneko herrialdea.

Navarrok nabarmendu duenez, Espainia punta-puntako herrialdea da zerbitzu hori eskaintzen eta urtero 15.000 pertsona inguru joaten dira atzerritik Espainiara, lagundutako ugalketa prozesuak egiteko.

Bestalde, covid-19aren pandemiak jaiotze-tasan nola eragin duen aztertu behar dutela adierazi du; izan ere, osasun enpresa pribatuek ugalketa prozesuak errazten jarraitu zuten, baina osasun sektore publikoan tratamendu horiek bertan behera utzi zituzten, covid-19arekin kutsatutako pazienteak artatu ahal izateko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak