Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Afrikako aire-masa batek 30 gradu arteko tenperaturak ekarriko dizkigu

Hego haizeak eta Afrika iparraldetik datorren aire masa beroak tenperaturak gora egitea eragingo dute.

Zarauzko hondartza. Argazkia: Lorentxo Portularrume.
Zarauzko hondartza. Argazkia: Lorentxo Portularrume.
Zarauzko hondartza. Argazkia: Lorentxo Portularrume.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, gaurtik aurrera, eta bereziki ostegunean eta ostiralean, tenperatura maximoa 30 graduraino igoko da barnealdean eta 20 eta 25 gradu bitartean ibiliko dira kostaldean.

Hego haizeak eta Afrika iparraldetik datorren aire masa beroak tenperaturaren igoera eragingo dute, batez ere Euskal Herriko barnealdean.

Hori dela eta, ostegunean eta ostiralean 30 graduko maximoak erregistratuko dira barnealdean eta 20 eta 25 gradu bitartean itsasertzean, haizearen arabera.

Tenperatura minimoei dagokienez, 10 eta 15 gradu bitartean egongo dira barnealdean eta 15 eta 20 gradu artean itsasertzean.

Hala ere, datorren larunbatetik aurrera, eta bereziki igandean, aire beroko masa gutxitzen joango denez, tenperatura suabeak izango dira, baina ez horren altuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea