Gizartea -

Eguraldia

Giro eguzkitsu eta epelarekin datorkigu asteburua

Igandean larunbatean baino argiago egongo da zeru gaina, baina oro har, udaberriko bi egun politen atarian gaude. Beroenak 20 ºC bueltan egongo dira.

Giro eguzkitsua gaur Lekeition. Iñaki Badiola EITB Mediako erabiltzaileak bidalitako argazkia.
Giro eguzkitsua gaur Lekeition.
Giro eguzkitsua gaur Lekeition. Iñaki Badiola EITB Mediako erabiltzaileak bidalitako argazkia.

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antizikloi baten eraginpean egongo da Euskal Herria datozen egunetan, eta hala, eguzkia eta tenperatura epelak izango ditugu lagun asteburu guztian, EITB Mediaren meteorologia zerbitzuak eta Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera.

Ostiral arratsaldetik bertatik igarriko da hobekuntza, ostarte zabalak irekiko baitira. Haizeak iparraldera egingo du, eta indar gehiagorekin ibiliko da barnealdean. Termometroak 18-19 ºC-ren bueltan errendituko dira.

Larunbaterako, eguzki tarte gehiago espero ditugu, baita tenperaturek gora egitea ere. Goizean, lurraldearen ipar-ekialdean (Gipuzkoa, Ipar Euskal Herria eta Nafarroa iparraldea), hodeitsu egongo da, baina egunak aurrera egin ahala, saretzen joan dira lainoak. Gainerakoan, eguzkia izango da nagusi. Tenperaturek koska bat egingo dute gora, eta 20 ºC-ak harrapatuko dituzte. Ipar haizea ibiliko da; Nafarroa erdialde eta hegoaldean ziertzoak bizi joko du.

Igandean, giro argia. Egunsentian behe hodei batzuk egon daitezke kostaldean, baina garbitzera egingo du goizean. Hartara, ia oskarbi egongo da zerua, eta tenperatura beroenak apur bat gehiago igoko dira: orokorrean, 21 ºC inguruan izango dira, eta pitin bat gorago, Araba eta Nafarroa hegoaldean (23-24 ºC).

Joeraren arabera, giro egonkorrak gure artean jarraituko du, eta tenperaturak are gehiago igoko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak