Gizartea -

yihadismoa

Donostiako meskita bateko imam ohiak 9 urteko espetxe zigorrari egingo dio aurre, gazteak errekrutatzeagatik

Haurrak eta gazte marjinalak erakartzea eta yihadismoan doktrinatzea egotzi diote gizonari, Yihaderako dirua biltzearekin batera.

Donostiako Herrera auzoko meskita. Argazkia: EITB Media
Donostiako Herrera auzoko meskita. Argazkia: EITB Media
Donostiako Herrera auzoko meskita. Argazkia: EITB Media

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mohamed C. Donostiako Herrera meskitako imam ohiak 9 urteko espetxe zigorrari egingo dio aurre, gazte marjinalak eta haurrak erakarri eta yihadismoan doktrinatzeagatik, hiru semeak tartean, eta Yihaderako dirua biltzeagatik (111.000 euro pilatzen zituen 12 kontutan).

2020ko azaroan atxilotu zuten Anaia Musulmanen jarraitzailea, eta astelehen honetatik aurrera Auzitegi Nazionaleko aulkian eseriko da, Anass E. bere akolitoetako batekin batera. Bigarren akusatu horrentzat, Fiskaltzak 5 urteko espetxe zigorra eskatu du, doktrinamendu yihadista delituagatik.

Behin-behineko ondorioen idatzian, fiskalak adierazi du akusatu nagusiak "zuzendari papera" zuela, "lidergoa", eta hori baliatzen zuela gizarte bazterketa egoeran zeuden gazteak errekrutatzeko. Kolore Guztiak elkartearen bitartez egiten zuen hori; besteak beste, migratzaileak gizarteratzera zuzendutako elkartea da, eta zenbait pisu ditu Gipuzkoako Aldundiarekin duen hitzarmenean, emantzipazio prozesuan dauden gazteentzat.

Imam ohi eta ASSAFWA Kultural Islamikoaren arduradun baldintzagatik, eragiteko gaitasun handia zuen Donostiako komunitateko fededun musulmanengan", esan du Fiskaltzak.

Hala, adierazi du, "fededun ugari izan zituen eskura (haurrak barne), erakartze, trebakuntza, propaganda eta doktrinamendu lana egiteko", bai Internet bidez, bai aurrez aurre.

Fiskaltzaren arabera, atxiloketaren unean gizarte bazterketa egoeran zeuden hiru gazte marokoar, Eusko Jaurlaritzaren laguntza sozialen onuradunak, erakartzen ari ziren. Akusatuak bere semeak ere behartzen zituen ariketa fisikoa egitera, Yihaderako trebatzeko helburuarekin; boxeoa, Kick Boxing edo muskulazioa, besteak beste.

Sare sozialen bidezko jarduera ere "masiboa" izan da, "denboran iraunkorra, 2012tik behintzat, eta edukiak zabaltzeko gaitasun handiarekin". Facebookeko bi profiletan 10.000 lagun zituen guztira, sare sozialak baimentzen duen gehienezko kopurua.

Ondare-ikerketak agertu duenez, Mohamed C.-k "ezohiko" banku-kontu kopurua dauka, 12 guztira, "batez ere haren erosahalmen urria ikusita", nabarmendu du fiskalak. Eguneroko gastuak kenduta, 111.586,26 euro zituen, eta ez dakite zertara bideratuta zeuden.

Hori guztia dela eta, fiskalak diru-bilketa lan esanguratsua egin izana egotzi dio, sare sozialetan ere Yihaderako finantzaketa eskatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Euskal herriak Gipuzkoa EAE Delituak azken ordukoa Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Jihadismoa albisteak