Gizartea -

Protestak ospitale atarietan

Murrizketei kontra egiteko eskatu diete sindikatuek osasun-langileei

Elkarretaratzeak egin dituzte ospitale atarietan "osasun publikoaren defentsan".

Murrizketen kontrako elkarretaratzeak ospitale atarietan. EFE
Murrizketen kontrako elkarretaratzeak ospitale atarietan. EFE
Murrizketen kontrako elkarretaratzeak ospitale atarietan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOO, UGT, SATSE, SAE eta UTESE sindikatuek Rajoyren Gobernuak erabakitako murrizketen kontra protesta egiteko eskatu diete osasun-langileei. Neurri horiek, hain zuzen, herritarren osasuna arriskuan jartzen dutela salatu dute.

Ostegun honetan Estatuko ospitale publikoetan eta osasun etxeetan elkarretaratzeak izan dira nagusi, bertan "osasun publikoaren defentsa" aldarrikatu dute.

Sindikatuetako ordezkariek, "krisi ekonomikoa eta aurrezteko beharra aitzakiatzat hartuta, herritarrentzako oinarrizkoak diren eskubideei" eragiten dieten neurriak hartu izana salatu dute.

Neurrie horiek "langile murrizketa" eragingo dutela salatu dute eta "osasun sistemako erabiltzaileengan ere ondorioak" izango dituztela ohartarazi dute. Besteak beste, "zentroak itxi eta, oheak, tresnak, kirofanoak eta tratamenduak murriztuko" direla erantsi dute.

Neurri horietan, halaber, koordainketa jasotzen dela adierazi dute, eta "orain arte ezagutu dugun osasun sistema publiko eta unibertsalaren haustura larria" eragin dezaketela ohartarazi dute.

Hori dela eta, CC.OO., UGT, SATSE, SAE eta UTESEk "neurri horiek ez ezartzeko" eskatuko diote Jaurlaritzari.

Sinadura bilketa

Osakidetzako erizainak kalera aterako dira datorren maiatzaren 12an, Erizaintzaren Nazioarteko Egunean, murrizketen kontra protesta egiteko. Neurri horiek euren lanetan eta gaixoak artatzeko moduan "ondorio larriak" ekarriko dituztela salatu dute.

SATSE sindikatuak "Erizaina naiz. Murrizketei Stop. Osasungintza babestu dezagun" deituriko kanpainaren baitan, datorren larunbatean sinadura bilketa hasiko dutela iragarri du prentsaurreko batean eta zerrenda hori maiatzaren 26an Ana Mato Osasun ministroari igorriko diotela adierazi dute.

Hala, maiatzaren 12an, larunbata, herritarrek murrizketen inguruko informazio izan dezaten mahai informatiboak ezarriko dituzte Donostiako Ondarreta Pasealekuan, Bilboko Plaza Biribilean eta Gasteizko Korreo Plazan.

Bertan sinadurak biltzeaz gain "Osakidetzan egiten ari diren murrizketen berri" emango dute eta horiek gaixoei nola eragiten dieten azalduko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea