Gizartea -
Elgoibar
Bi gizon atxilotu dituzte, arma faltsu batez eraso egitea egotzita
Ertzaintzaren ikerketen arabera, Elgoibarko gertakariak drogen inguruko kontu-garbitze batekin lotura izan dezake.
Erredakzioa
Ertzaintzaren eta Elgoibarko Udaltzaingoen agenteek bi gizonezko atxilotu dituzte beste gizon bati arma faltsu batez eraso egitea egotzita.
Gertakaria asteazkenean jazo zen. Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, goizeko 11:00etan atxilotutako bi gizonak ezagun baten etxera joan ziren, heriotza mehatxua egin zioten eta jaurtigairik gabeko armarekin tiro egin zuten. Biktima etxeko gela batean babestu eta laguntza eske hasi zen.
Ertzainek 38 eta 44 urteko gizonezkoak atxilotu zituzten Elgoibarko kale batean, antza, biek aurrekariak dituzte. Ertzaintzak egindako ikerketaren arabera, gertakaria drogen inguruko kontu-garbitze batekin lotuta egon daitele.