Gizartea -
Klima aldaketa
Bizkaiak itsasoaren muturreko aldaketen ondorioak jasan ditzake
Bizkaiko kostaldean urpean gelditzeko arrisku handi duten guneek hirukoiztu litezke. Kaltetuak izan daitezkeen lurren erdia gune urbanizagarriak dira.
Erredakzioa
Bilboko kostaldeak itsasoaren muturreko aldaketen ondorioak jasan ditzake XXI. mendean, eta Bizkaiko kostaldean urpean gelditzeko arrisku handi duten guneek hirukoiztu litezke.
Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren eta AZTI-Tecnalia zentro teknologikoaren ikerketa baten arabera, kaltetuak izan daitezkeen lurren erdia gune urbanizagarriak dira, bizitegi-guneak zein industria-guneak.
Ikerketa horren emaitzak Climate Research aldizkarian agertu dira, eta itsasaldien oszilazioek eta itsasoaren mailaren aldaketek eskualdean eragindako gehiegizko ur-goraldien eraginaren analisia aztertzen du.
Marta Marcos Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko ikertzaileak azaldu duenez, datu topografiko oso zehatzak daudelako aukeratu dute Bizkaia. Halaber, urpetze maila eta urpetutako guneen tipologia fidagarritasunez zehaztu ahal izan dutelako eskualdea aukeratu dutela esan du.
Marcosen hitzetan, ikerketa horrek "itsasoaren mailak eskualde bakoitzean duen aldakortasuna" eta uholdeen arriskua agerian uzten du. Ildo horretan, itsasoaren mailan muturreko aldaketei epe laburrean aurre egiteko neurri eraginkorrak hartzeko informazioa ematen duela gaineratu du.