Gizartea -
Adeccoren txostena
Euskadi da absentismo tasarik handiena duen erkidegoa
Aztertutako herrialdeen artean (Suitza, Finlandia, Danimarka, Australia, Kanada eta AEB), Espainiako langileek hartzen dituzte baja gehien.
Erredakzioa
Absentismo tasarik handiena, % 5,3, duen erkidegoa da Euskadi. Ondoren, Kantabria (% 4,7), Nafarroa (% 4,5) eta Galizia (% 4,5) daude, Espainiako absentismoaren inguruan Adeccok egindako txosten baten arabera.
2010eko lan egoeraren inguruko txostenean bildutakoak dioenez, absentismo tasarik txikiena duten erkidegoak Balearrak (% 3,3), Extremadura (% 3,4), Andaluzia (% 3,6), Madril (% 3,7) eta Valentzia (% 3,7) dira.
Aztertutako herrialdeen artean (Suitza, Finlandia, Danimarka, Australia, Kanada eta AEB), Espainiako langileek hartzen dituzte baja gehien.
2008an hasi zen krisi ekonomikoaren ondorioz, langileak gehiago joaten dira lanera; izan ere, besteak beste, aldi baterako ezgaitasun bajak, oporrak eta jai-egunak murriztu egin dituzte.