Gizartea -
POLIZIA OPERAZIOA
Hiru pertsona atxilotu dituzte Bilbon haur-pornografia edukitzeagatik eta partekatzeagatik
Fauno deituriko polizia operazioaren baitan, Espainiako Poliziak ia 100 giga pedofilia artxibo atzeman ditu. Atxilotuak aske daude epaiketaren zain.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Espainiako Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu Bilbon haur-pornografia edukitzeagatik eta partekatzeagatik, Espainiako Gobernuak Bizkaian duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez.
Fauno deituriko polizia operazioaren baitan, Espainiako Poliziak ia 100 giga pedofilia artxibo atzeman ditu Bilbon bakarrik.
Bizkaiko hiriburuko hiru etxebizitzetatik pedofilia artxiboak deskargatzen eta partekatzen ari zirela jakin zenean hasi zen ikerketa.
Frogak bildu ondoren Poliziak Bilboko 10. Instrukzio Epaitegiaren esku utzi zituen froga guztiak, eta epaileak etxebizitza horietan sartzeko baimena eman zuen.
Bi etxebizitzatan agenteek sei disko gogor aurkitu zituzten.
Hori guztia dela eta, Poliziak hiru pertsona atxilotu zituen. Epailearen aurretik igaro ondoren, gaur egun, aske daude epaiketa egiten den bitartean.
Ikerketak zabalik jarraitzen du, irudietan adin txikiko guztiak identifikatzeko eta aurkitzeko.