Gizartea -
Merkatuan
‘Hotels for all’ proiektuak 'nahieran' zerbitzua aurkeztu du
Proiektua “pertsonalizatuta”, gelak pertsona bakoitzaren beharrizanetara moldatu ahalko dira, etxetik kanpo “erosotasuna optimizatzeko”.
Erredakzioa
“Hotels for all” proiektua merkaturatu dute bezeroek eurek aukeratzeko hoteleko egonaldietan izan nahi dituzten erosotasunak: ate motorizatuak izatea edo gortinak zein argiak sakelako telefono batez kontrolatzea, esaterako. Donostiako Londres Hotela izango da ezaugarri horiek izango dituen gela bat eskainiko duen lehenengoa.
Produktu “pertsonalizatua” eskaintzeko joera da nagusi gaur egun establezimendu horietan, gelak pertsona bakoitzaren beharrizanetara egokitu ahal izateko, etxetik kanpo “erosotasuna optimizatzeko”, adierazi dute prentsa-ohar baten bidez Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzaren babesa duen proiektuaren sustatzaileek.
Komuna erabiltzerakoan erosotasun eta segurtasun handiagoa izateko irtenbide lagungarriak ere eskaintzen ditu, eta “tablet” gailu bat du, gelako instalazioak kontrolatu ahal izateko: argiak, klimatizazioa, gortinak, estoreak eta ateak.
Proiektu hau teknologia, altzari, erabilerraztasun unibertsal eta diseinu alorretako enpresa aditu batzuen partzuergoaren inguruan sortu da, eta enpresa hauek hartu dute parte bertan: Nueva Línea, Akting, Andago, Didheya, Donostiako Londres Hotela (ezaugarri horiek dituen gela bat eskainiko duen lehenengo hotela izango da), Logure, Matia Innova eta Tecnalia.