Gizartea -

Desagertutako pertsonak

Iurretan ostegunetik falta zen 81 urteko emakumea onik topatu dute

Orozketa auzotik mendi buelta egitera atera zen arratsaldean, eta etxera itzuli ez zela eta, haren desagertzea salatu zuen familiak.

Erreskate taldeak emakumea esku-ohean eraman dute. Argazkia: @UvrErtzaintza
Erreskate taldeak emakumea esku-ohean eraman dute.
Erreskate taldeak emakumea esku-ohean eraman dute. Argazkia: @UvrErtzaintza

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdi zerbitzuek Iurretan (Bizkaia) atzotik desagertuta zegoen emakumezkoa topatu dute, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Onik topatu dute, baina badaezpada, Galdakaoko ospitalera eraman dute.

81 urteko andrea mendi buelta bat egitera atera zen 16:00ak aldera Orozketa auzotik, eta iluntzean etxera itzuli ez zela ikusita, desagertzea salatu zuen familiak.

Ordutik, honakoak hasi ziren emakumea bilatzen: Ertzaintzaren Mendiko Zaintza eta Erreskate taldea, Elorrioko txakur talde bat, herritarren segurtasunerako patruilak, suhiltzaileak, Gurutze Gorria eta Iurretako Udaltzaingoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Iurreta Suhiltzaileak Durangaldea