Gizartea -

LAPURDI

Hiru pertsona zauritu dituzte, horietako bat larri, Baionan izandako borroka batean

Larri zauritutako gizona Baionako ospitalera eraman dute. Erasoa Baionako tren geltokitik hurbil gertatu da, eta Poliziak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo, hiru pertsona zauritu zituzten, horietako bat larri, Baionako tren geltokitik hurbil gertatutako borroka batean. Erasoan, labanak eta botila hautsiak erabili zituzten.

Zauritutako hirurak 17 eta 27 urte bitarteko gizonak dira. 27 urtekoa larri eraman zuten Baionako ospitalera, 25 urtekoa, tokian bertan artatu zuten, eta 17 urtekoa Belharra klinikara tokialdatu zuten zauri arinekin.

13:00ak aldera gertatu zen Santa Ursula kalean.

Poliziak ikerketa abiatu du gertaturikoaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak Baiona Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Lapurdi