Gizartea -
GERTAKARIA
Bi sasoikako langile hil eta hiru larri zauritu dira Sevillan autobus bat iraulita
Ezbeharra 07:00ak aldera gertatu da, Pedrera herrian. Alkatearen arabera, hildakoak Errumaniako nazionalitatea duten sasoikako langileak dira, eta Antequerara zihoazen, baratxuria jasotzera.
AGENTZIAK| EITB MEDIA
Bi sasoikako langile hil eta hiru larri zauritu dira Sevillako Pedrera herritik gertu izandako autobus istripuan. 15 pertsona zihoazen autobusean, Antequeran (Malaga) lan egiteko asmoz.
Istripua A-8327 errepidean gertatu da, 07:00ak aldera, Pedreratik bi kilometrora. Andaluziako Osasun Zerbitzuko larrialdietarako zerbitzuetako iturrien arabera, bi langile hil eta beste hiru larri zauritu dira ezbeharrean.
Antonio Nogales Pedrerako alkateak jakitera eman duenez, hildakoak Errumaniako nazionalitatea duten sasoikako langileak dira, eta Antequerara zihoazen, baratxuria jasotzera.