Gizartea -

UDAL ZERGAK

Bilboko Udalak izoztu egingo ditu 2023ko udal zergak, ekonomia suspertzeko

Udalak zenbait hobari eta zerga-salbuespen proposatu ditu.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak 2023ko udal tasa eta zergak izoztea proposatu du, hiriaren "ekonomia suspertzea bultzatzeko". Zergen izozte horren ondorioz, bi milioi euro gutxiago bilduko ditu Udalak.

Nahiz eta egungo ordenantza fiskalek indarrean jarraitu, Udalak zenbait hobari proposatu ditu, hala nola unibertsitateen eta ikastetxe publikoen obretara edo eraginkortasun energetiko handiagoa lortzeko lanetara zuzendutakoak. Udalak zerga-salbuespen batzuk ere proposatu ditu, besteak beste, hiriko merkataritza elkarteek sektoreari laguntzeko egiten dituzten ekitaldien zergak.

Udalak hirugarren urtez jarraian izoztuko ditu hiriko zergak, 2021ean eta 2022an Covid-19aren inpaktuak eragindako krisiari aurre egiteko egin eta gero, aurten, pandemiaren ondorioei aurre egiteaz gain, Ukrainako gerrak eragindako ondorioei ere aurre egiten laguntzeko hartu baitu erabaki hori.

Ekaineko osoko bilkuran hartuko dute zergak izozteko aukeraren inguruko azken erabakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilboko azken albisteak Euskal hiriburuak Zer gertatu da Bizkaian? EAE Gizartea albisteak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea