Gizartea -

Gertakaria

Sute batek Irungo plastiko enpresa baten bulegoak erre ditu

Sua asteazkenean 23:50ean piztu da, Gipuzkoako udalerriko Kateak auzoko pabiloi industrial batean. Ez da zauriturik egon.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute batek kalteak eragin ditu Irungo (Gipuzkoa) pabiloi industrial bateko bulegoetan. Segurtasun Sailak esan duenez, ez da zauriturik egon.

Sua asteazkenean 23:50ean piztu da, Irungo Kateak auzoko plastiko enpresa batean.

Gipuzkoako Aldundiko suhiltzaileak bertaratu dira, eta sua itzali dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak