Gizartea -
Epaiketa hastear
3 urte, hegaldi batean hil zen gizona lotu zuten agenteentzat
Kartzela zigorra jartzeaz gain, fiskalak gaitasungabetze berezia eskatu du agenteentzat, eta biktimaren oinordekoei 180.000 euroko kalte-ordaina ematera behartu nahi ditu.
Erredakzioa
Fiskaltzak hiru urteko kartzela zigorra eskatu du 2007ko ekainean Madril eta Laos arteko hegaldian hil zen nigeriarra lotu zuten Polizia Nazionaleko agente birentzat. Bere herrialdera erbesteratua izaten ari zen nigeriarra.
2011ko martxoan hasi zen kausaren lehenengo bista, baina bertan behera geratu zen, biktimaren pasaportea "faltsua" omen zelako.
Datorren ostegunean berriro hasiko dute epaiketa Alacanteko Auzitegian, eta Ministeritza Publikoaren ustez, agenteek (J.L.C.G. eta M.A.P.R.) arduragabekeria handiz jokatzeagatik biktima erail zuten.
Ministeritza Publikoak dio "inongo protokolo zein agindurik egon gabe", lasaitu arazi zutela agenteek Osamuyi Akpitaye 23 urteko nigeriarra. Gazteak bere deportazioa saihestu nahi zuen "nola edo hala" eta agenteek zinta itsasgarria jarri zioten buruan, ahoa estaliz. Arnasarik hartu ezinik, bihotz-arnaseko geldialdi bat izan zuen eta, ondorioz, hil egin zen.
Agente bakoitzari hiru urteko kartzela-zigorra jartzeaz gain, fiskalak gaitasungabetze berezia eskatu du, eta biktimaren oinordekoei 180.000 euroko kalte-ordaina ematera behartu nahi ditu.