Gizartea -

ISTRIPUA

Lagun bat hil da Zamudion furgoneta batek auto batekin talka eginda

Ezbeharra Ugaldeguren industria-gunean gertatu da. Biktimak gidatzen zuen furgonetak aparkatuta zegoen ibilgailu bat jo du.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

42 urteko gizon bat hil da Zamudioko Ugaldeguren industria-gunean furgoneta batek aparkatuta zegoen ibilgailu baten aurka talka eginda. Biktima furgonetaren gidaria da.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 17:00ak aldera gertatu da. Ertzaintza, suhiltzaileak eta larrialdietako zerbitzuak bertaratu dira. Furgonetako gidaria konorterik gabe topatu dute. Suspertzen saiatu dira, baina, azkenean, bertan zendu da.

Ikerlariek uste dute gidatzen zihoanean osasun-arazoren bat sufritu duela eta horregatik jo duela aparkatuta zegoen autoa. Hala ere, autopsiak argituko du nola hil den.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bizkaia Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Zamudio