Gizartea -
Bi lagun ospitalean daude
Zortzi lagun zauritu dira Bilboko sute batean kea arnasteagatik
Bestalde, Iruñeko Mendillorri auzoko etxebizitza batean beste sute bat piztu da.
Erredakzioa
Zortzi lagun artatu dituzte gaur gauean, horietako bi ospitalean, Bilboko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz.
22.30etan piztu da sua Egia Jeneralaren kaleko etxebizitza bateko gela batean. Oraindik ez dakite nola gertatu den, baita sutearen ondorioz gela erabat kiskalita gelditu da.
Zortzi lagun artatu dituzte kea arnasteagatik eta horietako bi ospitalera eraman dituzte: kaltetutako etxebizitzako jabea, Basurtuko ospitalera, eta beste emakume bat, Gurutzetakora. Mendillorrin beste sute bat piztu da
Bestetik, Iruñeko Mendillorri auzoko etxebizitza batean piztutako sute baten ondorioz bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte.
Ardatz Kontzejuaren kaleko 7. zenbakian piztu da sua, baina ez zegoen inor bertan. Ondoko bizilagunak, badaezpada, etxetik atera dituzte ke asko zegoelako, baina ez da inor zauritu.