Gizartea -

TRAFIKOA

Motor gidari bat hil da Abadiñon, bidetik aterata

Istripua 01:00ak aldera gertatu da N-634 errepidean, Durangorako noranzkoan, eta gidaria tokian bertan hil da. Ezbeharraren ondorioz, errepidea pare bat orduz itxi dute.

Motor gidari bat hil da Abadiñon, bidetik aterata. Argazkia: Iker Salgado
Motor gidari bat hil da Abadiñon, bidetik aterata. Argazkia: Iker Salgado
Motor gidari bat hil da Abadiñon, bidetik aterata. Argazkia: Iker Salgado

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motozale bat hil da bart Abadiñon gertatutako istripuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 01:00ak aldera gertatu da N-634 errepidean, Matienako biribilgunean eta Durangorako noranzkoan.

Argitzeke dauden arrazoiak tarteko, bidetik atera da eta gidaria tokian bertan hil da.

Ezbeharraren ondorioz, errepidea pare bat orduz itxi dute.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaiko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Abadiño albisteak 634 errepide nazionala Errepideko istripuen biktimak Durangaldea albisteak