Gizartea -

Azterketak euskaraz

Paueko Auzitegiak datorren astean erabakiko du Seaskak egindako eskariaren inguruan

Frantziako Hezkuntza Ministerioaren aurkako berehalako prozedura aurkeztu zuen Seaskak, lehen aldiz epaitegietara jotzeko erabakia hartuz. Astelehen honetan aztertu du auzia Paueko Auzitegiak.

Artxiboko irudia: EiTB Media
Artxiboko irudia: EiTB Media
Artxiboko irudia: EiTB Media

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Paueko Auzitegiak datorren astean erabakiko du Seaskak egindako eskariaren inguruan, alegia azterketak euskaraz egiteko eskaria babesten duen, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Frantziako Hezkuntza Ministerioaren aurkako berehalako prozedura aurkeztu zuen Seaskak, lehen aldiz epaitegietara jotzeko erabakia hartuz.

Gaur arratsaldean aztertu du auzia Paueko Auzitegiak, eta, esan bezala, astebete barru erantzuna izango dute, astelehenean edo asteartean.

Alain Larrea Seaskaren abokatuak adierazi duenez, "esperantzak baditugu, erabaki baikor bat" jasotzeko. Era berean Hur Gorostiaga Seaskako zuzendaria ere baikor azaldu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Iparraldea albisteak Frantzia Baiona Biarritz Maule bideoak Donibane Garazi Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Hezkuntza Zuberoa Lapurdi Nafarroa Beherea Macronen Gobernua