Gizartea -

MUSEOAK

Puppyk loreak aldatu ditu, Guggenheim Museoaren 25. urteurrenerako

Eskulturaren kolore nagusia zuria da orain. Jeff Koons diseinuaren arduradunaren arabera, “konposizio kromatiko horrek bakea, berrikuntza eta maitasuna transmititzen ditu”.

Puppy eskulturaren itxura berria. Argazkia: Guggenheim Museoa.
Puppy eskulturaren itxura berria. Argazkia: Guggenheim Museoa.
Puppy eskulturaren itxura berria. Argazkia: Guggenheim Museoa.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guggenheim Museoak itxura berri batekin aurkeztu du Puppy. Izan ere, eskulturak lore-aldaketa berezia izan du museoaren 25.urteurrenaren harira. Jeff Koons artista izan da aldaketa horren arduraduna, Museoko curatorekin lankidetzan.

Kolore-orbanak eratuz egiten zaion ohiko lore-banaketaren ordez, denboraldi honetan eskulturaren kolore nagusia zuria izango da, eta koloretako lore batzuek nabarmenduko dituzte bere silueta eta erliebeak. Koonsen hitzetan, "konposizio kromatiko horrek bakea, berrikuntza eta maitasuna transmititzen ditu". Eskulturak diseinu hori hartzen duen aurreneko aldia da.

Diseinu berria aste batzuetan nabarmenduko da; izan ere, landareek denbora behar dute loratzeko. Loreen espezieei dagokienez, oraingoan hauek nagusitzen dira: petuniak, begoniak, dimorphotecak, allissumak eta sesamo zuriak.

Urtean bi aldiz aldatzen dira eskulturak dituen 38.000 landareak: udaberrian eta udazkenean.

Puppyren irudi berria

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo albisteak Guggenheim albisteak Herriak eta Hiriak Zer gertatu da gaur Bizkaian? EAE Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Museoei buruzko albisteak