Itxi

Gizartea

Gertakaria

17 urteko adingabe bat hil da Zallan, trenak harrapatuta

EiTB Media

Konboiak emakumea trenbide-pasagune batean harrapatu du. Aldiriko trenen zirkulazioa eten behar izan dute Zalla eta Aranguren artean, Bilbo-Balmaseda lotzen dituen zerbitzua.

0:43
Zalla. Imagen: EITB Media

17 urteko emakume adingabe bat hil da arratsaldean, Zallan (Bizkaia), trenak harrapatuta, EiTB Mediak jakin ahal izan duenez. Gertakaria 15:50 aldera jazo da.

Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, konboiak emakumea trenbide-pasagune batean harrapatu du. Konkretuki, Marista Anaiak etorbideko pasonibelean gertatu da ezbeharra, Zallako geltokitik gertu, "zehazteke dauden arrazoiengatik".

Lekukoen arabera, adingabea musika entzuten zihoan, eta ez da ohartu trena zetorrela.

Osasun langileak bertaratu dira, eta emakumearen heriotza baieztatu dute.

Aldiriko trenen zirkulazioa eten behar izan dute Zalla eta Aranguren artean, Bilbo-Balmaseda lotzen dituen zerbitzua. Ondorioz, errepidez garraio plan alternatiboa martxan jarri dute, Aranguren eta La Calzada (Balmaseda) artean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena