Gizartea -
Indarkeria matxista
Bi urtera zigortu dute gizonezko bat Zarauzko taberna batean neskato bati ipurdian ukituak egiteagatik
Gizona ezingo da hiru urtez biktimarengana gerturatu ez harekin komunikatu, eta espetxetik irtendakoan zaintzapean izango da beste bost urtez. Zazpi urtez ezgaitua izan da adingabeekin harremana izatea dakarren edozein lanbide edo jardueratarako.
Agentziak | EITB Media
Zarauzko taberna batean 14 urteko neska bati arropa gainetik ipurdia ukitzeagatik salatutako gizonak gertatutakoa aitortu du eta bi urteko zigorra onartu du sexu-abusuen delitu batengatik.
2020ko abuztuaren 11ko arratsaldean izan ziren gertaerak, gizona aipatutako establezimenduan zegoen neskarekin batera, eta hainbat ukitu egin zizkion gizonak neskari, konnotazio sexualekin.
Gertakari horiengatik ostegun honetan Gipuzkoako Auzitegiko Hirugarren Sekzioan egindako ikustaldian, gizonak gertakariak onartu ditu eta, beraz, Ministerio Publikoak bi urte eta erditik bi urtera murriztu du gizonarentzako zigor eskaera.
Aipatutako espetxe-zigorraz gain, zigortua ezin izango da hiru urtez biktimarengana hurbildu, ezta harekin komunikatu ere, eta kartzelatik atera ondoren, zaintzapeko askatasun-egoeran egongo da bost urtez.
Era berean, zazpi urtez ezgaitua izan da adingabeekin harremanetan jartzea dakarren edozein lanbide edo jardueratarako, izan ordainduak ala ez.