Gizartea -

Atzerritartasun Legea

Gizon bat atxilotu dute Bilboko portuan, Brittany Ferry konpainiako langile baten itxurak egiten ari zela

Poliziak atxilotu egin du Atzerritarren Legeari arau-hauste larria egiteagatik, eta dagokion kanporatze-izapidea abiarazi diote.

Brittany Ferry konpainiako langile baten itxurak egin duen gizona. Argazkia: Espainiako Polizia.
Brittany Ferry konpainiako langile baten itxurak egin duen gizona. Argazkia: Espainiako Polizia.
Brittany Ferry konpainiako langile baten itxurak egin duen gizona. Argazkia: Espainiako Polizia.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egoera irregularrean zegoen marokoar nazionalitatea duen gizon bat atxilotu dute Bilboko Portuan, Brittany Ferry konpainiako langile baten plantak eginez Irlandara zihoan itsasontzi batean sartzen saiatzen ari zela,

Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez, gertakariak ostegun arratsaldean jazo ziren. Bilboko Atzerritarren eta Mugen Brigada Probintzialeko Itsas Mugen Taldeko agenteek gizona atxilotu zuten, Atzerritarren Legea larriki urratzeagatik.

Atxiloketa nazioarteko eremuaren aurretik Bilboko Portuan jarritako kontrolean gertatu zen, bidaiariak Connemaran itsasontzian ontziratzen ari zirenean, Rosslarara (Irlanda) joateko.

Une horretan, Espainiako Polizia Nazionaleko ikuskatzaile bat ohartu zen Brittany Ferry konpainiako langileetako bat ontzira sartzeko maniobretan ibilgailuei laguntzen ari zela, eta txaleko bat jantzita zuela, enpresaren ohiko logotipoak ez zituena.

Ea zertan ari zen galdetuta, susmagarriak "azalpen lausoak eman zituen oso ingeles prekario batean". Hori dela eta, poliziek berehala eskatu zieten informazioa konpainiako arduradunei, eta horiek ziurtatu zuten gizonezkoa ez zela bere langileetako bat.

Hala, gizona legez kanpo itsasontzian sartu nahi zuen migratzaile irregularra izan zitekeela ikusita, segurtasun-miaketa bat egin zioten, eta haren gauzen artean marokoar baten izenean zeuden dokumentuak atzeman zizkioten. Ondorioz, gizonak agenteei aitortu zien Irlandara joan nahi zuela polizoi gisa, han bizi den neska-lagunarekin batzeko.

Polizia Nazionalak itsas terminalean duen egoitzara eraman zuten, eta, han, datu-baseak kontsultatu ondoren, egoera irregularrean zegoen marokoar bat zela egiaztatu zuten agenteek. Hori dela eta, atxilotu egin zuten, eta Poliziaren Buruzagitza Nagusiko Atzerritarren III. Taldera (Bilbo) eraman zuten, dagokion kanporatze-espedienteari hasiera emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Delituak azken ordukoa Bilboko Portua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak